Infantil edo beherago kategoriako kirolarientzat federazio-lizentzia izapidetzeko baimenak – Infomazio Garrantzitsua

Lehiaketarako lizentziaren lehenengo eskaera

Infantil (haurrak) kategorian edo beheragoko kategorian dauden eskola-adineko kirolarientzat federazio-lizentziak izapidetzeko eta emateko, ezinbestekoa da aldez aurretik Bizkaiko Foru Aldundiaren berariazko baimena lortzea.

2325/22 Foru Aginduak ezarritako epeak kontuan hartuta, onespen-formularioak Bizkaiko Hipika Federazioan aurkeztu behar dira, federazio-lizentzia eskatu baino 45 egun lehenago gutxienez.

Baimen horiek denboraldiaren hasieran edo denboraldia hasi aurretik (abenduan) aurkeztea gomendatzen da, baimenak ematerakoan arazorik ez izateko eta lehiaketa ofizialetan parte hartu ahal izateko.

Gomendatzen da klub edo kirol-elkarte bakoitzak bere adingabeen gurasoen/tutoreen baimen guztiak batera aurkeztea denboraldiaren hasieran edo aurrekoaren amaieran.

Horretarako, gurasoek edo legezko ordezkariek Bizkaiko Hipika Federazioaren web orrian eskuragarri dagoen baimen-inprimakia bete behar dute: https://fbizkainahipika.eus/adingabeentzako-baimenak/ eta, klubaren bidez edo banaka, Bizkaiko Hipika Federaziora bidali, info@fbizkainahipika.eus helbide elektronikora, gutxienez Galope 2-ren jabe dela egiaztatzen duen agiria erantsita.

Ez da federazio-lizentziarik eskatu behar BFAren baimena lortu aurretik.

Baimen hori federazio-lizentziaren eskaerarekin batera aurkeztu behar da.

Galope 2 gutxienez ez duten adingabeek ezin izango dute lehiaketa-lizentziarik eta baimenik eskatu helburu horretarako.

Ahal den neurrian eta izapideak arintzeko, klubek 2024. denboraldirako aurreikusita dituzten baimenak Federazio honetara bidaltzea gomendatzen da, aurtengo urtea amaitu baino lehen, BFAra lehenbailehen bidali ahal izateko.

Bizkaiko Hipika Federazioak 15 egunean behin aurkeztuko dizkio eskaerak BFAri, eta interesdunei horren berri emango die emandako helbide elektronikoan.

Federazio-lizentzia berritzeko baimena – BERRIA!

Baimen hori 2023an lortu bazen, 2024rako, federazio-lizentzia berritzeko eskaera jasotzean, Bizkaiko Hipika Federazioak horren berri emango dio automatikoki Bizkaiko Foru Aldundiari, eta, beraz, ez da formularioa berriro bidali beharko.

Datu garrantzitsuak

Adingabeentzat federazio-lizentzia edo txartela formularioan eskatzen den zaldiketa egiteko amaren/aitaren baimena EZ da BFA baimentzeko formularioaren baliokidea.

Lehiaketako federazio-lizentzia lortzeko Eusko Jaurlaritzaren 125/2008 Dekretuak ezartzen duen gutxieneko adina benjamin kategoriako lehen urteari dagokiona da. 2024an, honako hau izango da: abuztuaren 31ra arte – 2015. urtean jaiotakoak eta irailaren 1etik aurrera – 2016. urtean jaiotakoak.

Euskadiko Hipika Federazioaren araudiaren arabera lehiaketarako lizentzia lortu ahal izateko, ezinbestekoa da Galope 2 gutxienez izatea.

Bizkaiko Hipika Federazioa da BFAri baimenak eskatzeko eskumena duen erakunde bakarra, eta horregatik jo behar da bertara edozein izapide egiteko.

Lizentzia tramitatzeko baimena

Bete formularioa eta inprimatu posta elektronikoz bidaltzeko info@fbizkainahipika.eus helbidera.

Deskargatu formularioa hemen klik eginez